Irailaren 17tik 22ra Europako Mugikortasun Astea ospatzeko ekintzak egingo dira Irunen

Gaur goizean Europako Mugikortasun Astearen esparruan Irunen egingo diren jarduerak aurkeztu dira. Aurkezpenean parte hartu dute Hiri Garapeneko, Mugikortasuneko eta Garapen Jasangarriko ordezkari Borja Olazabalek, Segurtasunerako eta Herritarren Bizikidetzarako ordezkari Sergio Javierrekin eta Gizarte Ongizateko ordezkari Sandra Caballerorekin batera

Hilaren 17an hasiko da Mugikortasun Astea, bizikleta hirian erabiltzeko tailer praktiko batekin, eta hilaren 22an bukatuko da, Autorik gabeko Munduko Egunean bertan; tartean, mugikortasun jasangarriaren inguruko hamaika jarduera.

Olazabalek prentsaurrekoan nabarmendu duenez, “Udalak urteak daramatza Europako Mugikortasun Astea ospatzen, bihotzez sinisten baitu herritarrei helarazten dizkien balioetan. Pedagogia egiten eta planetarenganako errespetua sustatzen jarraitu behar dugu, mugikortasun jasangarria baita etorkizunean gure hiriak ahalik eta atseginenak izateko bidea”.

Antolatutako ekintzak

Irailaren 17an eta 19an, asteartean eta ostegunean, Bizikleta hirian erabiltzeko tailer praktikoak egingo dira, Irungo Udaltzaingoaren eskutik. Irailaren 17ko tailerra goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da eta irailaren 19koa, aldiz, 15:30etik 18:30era. Tailerra bideko segurtasunerako Ibarlako zentroa. Izen ematea irailaren 17ra arte egin ahalko da, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Irailaren 18an, asteazkenean, Nagusikletan ibiltzeko aukera eskainiko dute Balazta eta Nagusilan elkarteek. Ekintza arratsaldeko 17:15ean hasiko da Caser Residencial Anakan.

Irailaren 20an, ostiralean, Mugikortasun jasangarriaren edo bideko segurtasunaren inguruko escape rooma egingo da, Euskaperen eskutik. Jarduera arratsaldeko 17:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da, Urdanibia plazan

Gainera, Oharki Taldeak Eskola bidea eta Bizibusa ekintzak antolatuko ditu, baina aurrerago emango da jarduera horien inguruko informazio gehiago.

Irailaren 22an, igandean Bigarren eskuko bizikleten azoka egingo da, Txingudiko Zerbitzuen eskutik. Azoka Zabaltza plazan egingo da 10:00etatik 14:00etara. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik Bizikletak konpontzeko kamioia Zabaltza plazan egongo da 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainera, 10:45etik 12:00etara Irungo Udalak antolatutako bizikleta martxa herrikoia egingo da. Zabaltza plazan hasi eta bukatuko da martxa eta Urdanibia plazan txirrindulariek hamaiketakoa egiteko postuak izango dituzte.

Igandero: autorik ez Colón ibilbidean

Irailaren 22an, Autorik gabeko Munduko Egunean, 10:00etatik 19:00etara bitartean, bizikletek, trizikloek eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek bakarrik zirkulatu ahalko dute Colón ibilbidean, Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude