Irun Market-en deskontu-kanpaina berrirako kodeak eskatu daitezke jada

Irungo Udalak, tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin, Irun.Market online salmenta-plataformako deskontu-kodeen kanpaina berri bat jarri du martxan. Orotara, 10 euroko balioa duten 3.000 deskontu-kode banatuko dira, eta horietako bakoitza 30 euroko erosketa batean erabili ahal izango da, dendako prezioa 20 euroan utziz.

Kodeen eskaria

Irunen erroldatuta dauden eta 18 urte edo gehiago dituzten herritarrek jaso ahal izango dituzte deskontu-kodeak. Pertsona bakoitzak bost kode eska ditzake gehienez, hau da, 50 euroko balioa duten deskontuak. Kode horiek pilatu daitezke, eta erosketa batean denak batera erabili, baldin eta erosketaren zenbatekoa 30 eurotik gorakoa bada.

Kodeak eskatzeko epea irailaren 10ean hasi eta hilaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaera Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da. Behin eskaera onartuta, posta elektroniko bidez jasoko dira kodeak.

Deskontu-kodeak Irun.Market plataformari atxikitako saltokietan erabili ahal izango dira, urriaren 24tik azaroaren 30era bitartean.

Merkataritzarekin topaketak

Deskontu-kanpainarekin batera, Udalak eta Bidasoko Merkataritza Elkarteak “Merkataritzarekin topaketak. ON moduan tokiko merkataritzarekin” izeneko ekimena jarri dute abian. Irailaren bigarren hamabostaldian lau topaketa parte-hartzaile egingo dira hiriko saltokiekin, sormena eta berrikuntza bultzatzeko helburuarekin.

Irailaren 16an, 14:00etan, Commerce Lab-en (Serapio Mujika kalea, 8).

Irailaren 18an, 20:00etan, Palmera Montero espazioan.

Irailaren 23an, 14:00etan, San Migel adinekoen lokal sozialean.

Irailaren 25ean, 20:00etan, Commerce Lab-en.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude