Amaitu dira Vertiz Ford eraikina eraisteko lanak

Irungo Udalak herritar guztiei jakinarazten die amaitu direla Vertiz Ford eraikina eraisteko lanak. Azken asteetan eraitsi aurretik egin beharreko lan batzuk gauzatu dituzte eraikin barruan, baina aste honetan bertan egin da eraispena bera. Lanak egiteko epea lau hilabetekoa izan da; eta aurrekontua, 99.035,73 eurokoa, BEZa barne. Enpresa esleipenduna, Tximistxharri SL.

Jarduketa honek lotura du duela gutxi Juan Thalamas Labandibar kalean ireki den ibaiko begiraleku berriarekin (aurrekontua: 78.733,04 euro). Estatuak konpromisoa hartu zuen Artiako ubidea birnaturalizatzeko lanak egiteko, eta lan horiekin batera, beste bi proiektu horiek Bidasoa ibaiaren alde honetako bazter hori lehengoratzen bukatzeko balioko dute. Aurretik urrats hori egin beharra dago, gero ingururako aurreikusita zeuden erabilerak gauzatzeko; alegia, batetik, oinezkoen ibilbideari eta Azken Portuko bidegorriari jarraipena emanda berdeguneak zabaldu eta, bestetik, geroago Azken Portu kiroldegia handitzeko proiektuari ekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude