Irun aurrera programaren esparruan, Irungo Udalak gertuko merkataritzaren aldeko apustua sendotu zuen Irun Market plataforma abian jarrita. Plataforma horren bidez, betiko erosketak online egin daitezke, eta erositakoa dendan bertan jaso daiteke, edo etxera bidali. Tokiko ekimen horren bidez, hiriko saltokien digitalizazioa eta saltoki txikietan kontsumitzea sustatu nahi dira.
Ia bi urtez egon da martxan plataforma hori, joan den uztailaren 30era arte. Orain, NEXT GENERATION EU funtsetatik etorritako Europar Batasunaren finantzaketari esker, besteak beste, Irungo merkataritzarako OTT Irun Market plataforma garatzea eta ezartzea onetsi zen. Plataforma horrek, besteak beste, market place-ren bertsio berri hobetu bat jasotzen du.
Horregatik, Irungo Udaleko Hiri Bultzadako arloak jakinarazi nahi du uztailaren 30ean itzali zela egungo plataforma, plataforma berria garatzeko. Zerbitzu hobea izango da, bai tokiko merkataritzarentzat, bai kontsumitzaileentzat, eta aurreikusita dago irailaren 20an irekiko dela.
Plataformak indarrean jarraituko du sare sozialetan abuztuan, eta jakinarazpenak jasotzen jarraituko du, baita bertan parte hartzen duten saltokien balioa nabarmentzen ere.