Irunek hiriko zenbait gune utzi ditu Osakidetzaren esku, gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpainarako

Urrian gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina hasi dela-eta, COVID-19 pandemiak eragindako egoera ikusita, Irungo Udalak jakinarazi du hiriko zenbait gune Osakidetzaren esku utzi dituela.

Hiriko bi anbulatorioei (Dunboakoari eta Erdialdekoari) zerbitzu egin beharra kontuan izanik aukeratu dira Osakidetzaren esku utzitako guneak, eta, horrela, bertatik ahalik eta gertuen dauden bi egokituko dira: Dunboako auzo elkartearen lokal bat, Martxoak 8 kalean dagoena, auzoko osasun etxeari zerbitzu egiteko, eta Elitxu-Lapitzeko auzo elkartearen lokal bat, Euskal Herria hiribideko 23 zenbakian dagoena, Erdialdeko anbulatorioari zerbitzu egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude