Irunek kultur aniztasuna ospatuko du maiatzaren 24an Zabaltza plazan

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak maiatzaren 24an ospatuko du Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna, goizeko 11:00etatik aurrera. Ospakizunaren baitan, Zabaltza plazan hainbat ekimen izango dira. Egun honen harira antolatutako kartel-lehiaketako sari banaketa, Eva Menaren horma-irudi parte-hartzailea eta ‘Munduko arrozak’ dastaketa izango dira, besteak beste.

Josu Iguiñiz ordezkariak azaldu duenez, helburua herritar guztien arteko “elkarrizketa zintzoa eta aurrejuzgurik gabea” sustatzea da, Irunera iristen diren pertsona guztien integrazioa eta berdintasuna bermatzeko.

Goizeko 11:00etatik aurrera, Zabaltza plazan El Pilar ikastetxeko 4.B gelako talde batek (Erlaitz Pagolak, Iker Benitok, Aitor Iribarrenek eta Ander Dubernetek) irabazi du lehiaketa, eta egun horretan jasoko dute saria. Parte hartu duten kartel guztiekin erakusketa bat jarriko da.

Eva Mena muralistak zirriborro bat prestatu du, Horma-irudi parte-hartzaile bat egiteko eta bertaratzen diren herritarrek elkarrekin margotuko dute egunean zehar. Abarka GGKEko boluntarioek herrialde desberdinetako arroz platerak prestatuko dituzte Munduko Arrozak egitasmoaren barruan, bertaratutakoek dasta ditzaten.  Azkenik, erakusmahaiak jarriko dira Kulturartekotasuna lantzen duten erakundeek beren produktuak eta zerbitzuak erakutsi ditzaten.

‘Su artean’

Zabaltza plazako ekitaldiez gain, maiatzaren 22an ‘Su artean‘ ekimena egingo da Erlaitz elkarte gastronomikoan. Elkarrekin Kooperatiba Txikiak eta Udalak antolatuta, herrialde desberdinetako pertsonak elkartuko dira bazkaltzeko, bakoitzak bere jatorriko plater tipikoak prestatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude