Irungo Udalak, Hiria Bultzada eta Ekonomia Sustapeneko arloaren bidez, eta Telpark enpresak indarrak batu dituzte berriro tokiko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa bultzatzeko. ‘Multipass’ bonuen bidez, urtebetean zehar Colón pasealekuan, Mendibilen eta San Juan plazan dauden aparkalekuetan tarifa murriztuekin aparkatzeko aukera izango da. ‘Multipass‘ bonuak urtarrilaren 31a arte erosi ahal izango dira Telparkeko aplikazioaren bidez.
Horrela, erabiltzaileek 12 orduz aparkatu ahal izango dute, 1,99 eurotik, 2,09 eurotik edo 2,19 eurotik aurrera, Colón pasealekuko, Mendibileko eta San Juan plazako aparkalekuetan, ordutegi-tarterik eta egun-murrizketarik gabe. ‘Multipass’ bonuak Telparkeko aplikazioaren bidez erosi ahal izango dira, hiru modalitaterekin: 5, 10 eta 20 pase, aparkalekuan automatikoki sartu eta irteteko, matrikularen irakurketa digitalaren bidez, tiketaren erabilera saihestuz eta prozesu osoa arinduz.
Urte batez erabilgarri
Urte beteko iraupena izango duen abonuaren helburua herritarrei hirigunean aparkatzea erraztea da, tarifa berezi batekin, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko eta aparkalekua horretarako arazo bat ez izateko. Azkenean, ahalik eta gehien erraztu nahi zaie egoiliarrei zein bisitariei Irungo merkataritza-gunerako sarbidea, bai eta aparkalekua bilatzean sortutako kutsadura murrizten lagundu ere.
Udalak, aurretik 2024 eta 2025 urteetan abiarazitako kanpainei jarraipena eman nahian, beste behin ere bilatzen du ekimenak eragin positiboa izatea irundar herritarren eta udalerriko bisitarien artean, eta salmentak eta bisitak handitzea, hirigunean aparkatzea errazteari esker.
Era berean, Udalak ildo beretik lan egiten jarraituko du etorkizunean Telpark enpresarekin indarrak batzen jarraitu ahal izateko eta, horrela, hiriko merkataritzari eta ostalaritzari laguntza ematen jarraitu ahal izateko.



