Irungo Udalak hiriko trenbide-esparruko mugikortasuna aztertuko du galdeketen bitartez

Via Irun proiektuaren barruan, Irungo Udalak landa-lan proiektua burutzen ari da trenbide-inguruneko trafikoa aztertu eta esparru guztiko mugikortasuna hobetzen ahalegintzeko.

Lan horren barruan, Irunen sakabanatutako 11 puntuetatik burutzen ari den edukiera azterketa dago. Hau da, espazio konkretu batean ordutegi zehatz batean zenbat ibilgailu igarotzen diren aztertzen ari da. Hortaz gain, hiriko hiru puntu ezberdinetan galdeketak egingo dira: Geltoki eta Colón pasealekuaren arteko bidegurutzean, Elizatxo hiribidean ( Belitz kaleko semaforoan) eta Colón pasealekuan Jacobo Arbelaitz kale eta Euskotren geltokiaren artean. Galdeketa boluntario laburra da, bi minutu baino gutxiagoko iraupenarekin eta ibilgailuen jatorri eta helmugaren inguruan galdetzen da.

Galdeketan urriaren 20tik 22ra egingo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude