30 urte baino gutxiago badituzu eta zure karrera amaitu baduzu, jakin ezazu Irungo Udala 4 pertsonen bila dabilela.
Eskaintzak 30 urtetik beherako pertsonak kontratatzeko Lehen Aukerak programaren barruan daude. Praktikaldiko kontratuak dira, urtebetekoak.
Hauek dira eskaintzak:
• Irungo merkataritza eraldatzeko teknikari bat.
Lanpostu horretan, merkataritza-teknikariari laguntzeko honako jarduera-eremu hauetan: barne eta kanpo atzipen eta fidelizazio-ekintzak, lehiakortasunerako ekintzak, sektoreko ekintzailetza eta prestakuntza, lurraldeko merkataritza eta turismo-politikekin lerrokatzea, merkataritza-guneak oinezkoentzako bihurtzeko esperientzien prospekzioa, azken miliako entrega jasangarrien aukeren azterketa.
• Hiri-mugikortasun iraunkorreko eta energia-eraginkortasuneko teknikari bat.
Lanpostu honetan, Hirigintza arloan zereginak garatzeko: Planaren jarduketa-proposamenen kudeaketan, izapidetzean eta inplementazioan parte hartzea energia-eraginkortasunerako laguntzak kudeatzea bizitegi, merkataritza eta industria inguruneetan energia-eraginkortasuna hobetzeko alternatibak aztertzea.
• Segurtasun informatikoko eta zibersegurtasuneko teknikari bat.
Lanpostu honetan, CCN-CERTen oinarritutako zibersegurtasuneko operazio-zentro bat (SOC) ezartzeko eta hedatzeko proiektua babestea. Ziberintzidenteak, trazabilitatea, sekurizazioa, segurtasun-soluzioak udal-sarean eta erabiltzaile-ekipamenduan, erabiltzaileen altak eta bajak, telelaneko plataformak.
Baldintzak zeintzuk diren jakiteko edo informazio kontsultatzeko Irungo Udalaren webgunea kontsultatu behar da.