Jaizubia Zaldiketa Eskolak jardueraz beteriko eguna antolatu du datorren maiatzaren 16rako, larunbata, “Klubaren Eguna” ospatzeko. Hitzorduaren helburua herritarrei kluba ezagutzeko aukera ematea da, eta horretarako adin guztietarako pentsatutako egitarau zabala osatu dute. Egunean zehar, haurrentzako gaztelu puzgarriak eta ponietan paseatzeko aukera egongo da.
Egun osoko egitaraua
Eguneko ekintzak goiz goizetik hasiko dira, izan ere, goizeko 8:30ean Farora txangoa egingo da. 12:30ean Futbol partida jokatuko da gurasoen eta seme-alaben artean. Eguerdian berriz, herri bazkaria egingo dute parte-hartzaile guztiek.
Arratsaldean berriz, jolas ugari eta poni lasterketak antolatu dituzte. Eguna amaitzeko, giroa musikarekin berotuko da. 19:00etatik 21:00etara “Azeitunas con hueso” musika taldearen kontzertua izango da. Ondoren, 21:00etatik 23:00etara, diskofesta egongo da eta, ordu berean, karaokea martxan jarriko dute Jumping tabernan.



