Kabigorrin “Pequeña Velocidad” Irungo kontzentrazio esparruari buruzko erakusketa ikusgai egongo da

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak “Pequeña Velocidad” Irungo kontzentrazio esparruari buruzko argazki erakusketa hartuko du. “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkarteak antolautako erakusketa maiatzaren 2tik ekainaren 15era ikusi ahalko da.

Eremu horien funtsezko funtzioa presoak hiru taldetan sailkatzea zen: Etsai errekuperaezinak, fusilatuak edo espetxe zigor luzeetara kondenatuak izan behar zutenak; Erregimen berriaren kontrakoak zirenak baina menderakuntzaren, umiliazioaren, beldurraren eta bortxazko lanen bidez “berreziak” izateko modukotzat hartzen zituztenak; Mugimenduaren “aldekotzat” hartzen zituztenak, zeinak jaioterriko agintari zibil eta militarren ardurapean betiere armada frankistaren lerroetan sartu edo aske uzten zituzten.

Esparru horietarako leku hauek erabili ziren: fabrikak, biltegiak, industriak, kuartelak, gotorleku militarrak, zezen-plazak, futbol-zelaiak, ikastetxeak… eta, kasu askotan, barrakoiak eraikitzeko edo presoak kanpoan uzteko gune irekiak.

Kalkuluen arabera, Francoren Espainian 700.000 eta 1.000.000 pertsona inguru igaro ziren eremu horietatik.

Gipuzkoako kontzentrazio esparruak

Irungo eremuaz gain, Gipuzkoan gaur egun eraitsita dauden bi kontzentrazio-esparru egon ziren: Donostiako Txofre zezen-plaza eta Tolosako zezen-plaza.

Irungo kontzentrazio esparrua

Irunen hainbat instalazio erabili ziren atxikipen-eremu gisa: Stadium Gal, Hilaturas ferroviarias (emakumeen eta haurren eremua), Behobia, Txokolate fabrika Elgorriaga, Irungo espetxea eta Pequeña Velocidad.

Pequeña Velocidad

Aduana zaharraren eraikuntzaren ondoan dago. Gaur egun, Pequeña Velocidad da Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra. Via Irun proiektuak suntsitu egingo dela mehatxatzen du, egungo trazadurak eraistea dakarrelako, nahiz eta biak bateragarriak izan.

Handik milaka errefuxiatu igaro ziren, muga igarotzean esparru honetan atxikitzen eta metatzen zituztenak, beste kontzentrazio-esparru bat, espetxea edo zorionekoentzat askatasuna izan zitekeen beste norako baten zain.

Irungo Nicolás Guerendiain Errepublikarren Elkarteak, oroimenerako leku izendatzea eskatzen du, eta munduan dauden beste asko bezala, bere hormak Historiaren lekuko egitea eta omenaldi, oroitzapen eta etorkizuneko belaunaldientzako inspirazio gune bat sortzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude