Konekta zerbitzuak paddel txapelketa antolatu du urriaren 30erako

Konekta zerbitzuak Paddle txapelketa antolatu du urriaren 30erako. 16 urtetik gorako gazteek eman ahalko dute izena txapelketan eta bikoteen arteko lehiaketa izango da. Ekintza Padel Indoor Bidasoan (Bidaurre-Ureder poligonoan) egingo da ordutegi honetan: 9:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Konektak antolatutako Paddel txapelketan izen emateko deitu 656794372 zenbakira, konekta@irun.org helbidera idatzi edo @gazteartean_irun Instagram kontura idatzi. Konekta zerbitzuko arduradunek jakinarazi dutenez txapelketako irabazleentzat sariak egongo dira eta gazteak txapelketan parte hartzera animatu dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude