Konekta zerbitzuak urtarrilean zehar Martindozenea gaztelekuan egingo diren ekintzen berri eman du. 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako ekintzak dira. Hain zuzen ere, hauek dira datozen egunetan gaztelekuan egingo diren ekintzak:
- Urtarrilaren 20ean, ostiralean: Txokolate dastaketa itxua, 17:30etik 21:00etara.
- Urtarrilaren 21ean, larunbatean: Hitz egin dezagun maskulinitateaz, 17:30etatik 21:00etara.
- Urtarrilaren 27an, ostiralean: Josketa tailerra. 17:30etik 21:00etara.
- Urtarrilaren 28an, larunbatean: Defentsa pertsonal tailerra, 17:30etik 21:00etara.
Konekta zerbitzuak proposatzen dituen ekintzetan parte-hartzeko aurretiaz izena ematea eskatzen da. Horretarako, 690706471 telefono zenbakira deitu, gazteleku@irun.org helbidera idaztea edo Instagrameko @gazteleku_irun kontura idaztea beharrezkoa da.
Ekintzen inguruko informazio osagarria lortzeko deitu gaztelekura (690706471) edo Konekta zerbitzura (656794372).