Asteburu honetan Auzoetako Kultur Agendaren barnean aurreikusitako jarduera asko egingo dira. Programaren helburuarekin betez, kultura hiriko hainbat auzoetara eramango da, zehazki, San Migel, Antzaran, Pinudi, Larreaundi eta Lapitze auzoetara. Horrela, urriaren 5ean, larunbatean, musika, dantza edo antzerki emanaldiez gozatu ahalko da.
Auzoetarako kultur-agenda 2023ko Aurrekontu Partehartzaileetan aukeratutako proiektu finalistetako bat izan zen. Udalaren eta hiriko hainbat auzo-elkarteren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako proiektua da, kultura jardueren eskaintza hiriko auzoetara zabaltzeko helburuarekin.
San Migel, Antzaran eta Pinudi
San Miguel, Antzaran eta Pinudi auzoetako bizilagunek larunbatean, urriaren 5ean, Juián Sánchez parkean egingo da Berdinkiren zirku ikuskizunaz gozatuko dute arratsaldeko 17:30etik aurrera. Arratsaldeko 18:30etik aurrera, Matraka txarangak Julián Sánchez parketik abiatu eta hiru auzoak zeharkatuko dituela aurreikusten da.
Larreaundi eta Lapitze
Larreaundi eta Lapitzea auzoan berriz, arratsaldeko 17:15ean IGA abesbatzak kontzertua emango du Elitxuko auzo elkartean. 18:00etatik aurrera berriz, Ametsa Txiki Abesbatza, Pauso-K dantza, “Patata Tropikala” antzerkia, Sound System “Selektah Stepi”-k eskainiko dituzten emanaldiez gozatu ahalko da Gain Gainean parkean. Euria egiten badu, Eguzkitza ikastetxeko patioan egingo dira jarduerak.