“Laikotasuna eta demokrazia: bi printzipio banaezin” hitzaldi-solasaldia egingo da Palmera Monteron asteartean

Maiatzaren 27an, asteartean, “Laikotasuna eta demokrazia: bi printzipio banaezin” hitzaldia-solasaldia hartuko du Palmera Montero guneak. “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkarteak antolaturiko ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bertan Juanjo Picó “Europa Laica”ko lehendakari ohiak parte hartuko du.

“Europa Laica”

Europa Laica estatu-mailako erakundea da, pertsonen kontzientzia- eta pentsamendu-askatasuna defendatzen duena. Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa eskatzen du, eta Estatuaren neutraltasuna sinesmen desberdinekiko, erlijiosoak nahiz bestelakoak izan.

Estatuaren laikotasuna ezinbesteko printzipioa da plurala den gizarte batean berdintasunezko bizikidetza demokratikoa lortzeko.

Gai zerrenda

Laikotasuna ulertzea, nahasteak desegin ondoren. Nola bermatzen duen guztien askatasuna eta berdintasuna. Horregatik da banaezina demokraziatik.

Kontzientzia-askatasuna oinarri gisa. Nola hori erlijio-askatasunetik haratago doan.

79ko akordioak Vatikanoarekin. Horien artean, ekonomikoak. Indargabetu beharra.

Elizaren finantzaketa PFEZren eta beste bide batzuen bidez. Zergatik ez markatu laukitxo bat ere?

AKk jasotzen dituen diru-laguntzak, eta nola bere dirua ez doan elkartasunera, immatrikulazioetara, etab.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude