“Kutxartean” antzezlaz gozatu ahalko dute etxeko txikiek Amaia KZn larunbatean

Irungo Udaleko Kultura arloaren eskutik, larunbat honetan, urtarrilaren 20an,  “Kutxartean” antzezlanaren agertoki bihurtuko da Amaia KZ. Haurrentzako antzezlan erakargarri hori Teatro Paraíso konpainia ospetsuak aurkeztuko du. 17:00etan izango da hitzordua.

Bertaratu nahi duenak Amaia KZren webgunean eskuratu ahal izango ditu sarrerak. Horrez gain, Luis Marianoko turismo-bulegoan ere salduko dira, eta baita Amaia KZko txarteldegian ere, emanaldia baino ordubete lehenagotik hasita, baldin eta lekurik geratzen bada.

“Kutxartean” 

Bi lagun min kaxen barruan bizi dira, eta beren irudimen harrigarria erabiliz ametsetako lekuetara joaten dira. Traman, jolasak, bizikidetza, eguneroko borrokak eta adiskidetzeak agertuko dira, baina dena aldatuko da, beste hirugarren pertsonaia bat agertu eta kaxak lapurtzen dituenean. Elkarrekin, zoriontasunera itzultzeko bide bat aurkituko dute, non adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna izango diren gauza baliotsuenak. 5 urtetik gorako haurrentzako antzerki-esperientzia ezin hobea.

Teatro Paraíso 

Teatro Paraíso konpainiak berrogei urtetik gora daramatza haurrentzako eta familientzako kalitatezko ikuskizunak ekoizten, sortzen eta erakusten, eta mundu osoko agertokietara eraman du bere artea. Bere lan artistiko trinkoak hainbat sari eta aintzatespen eskuratu ditu, eta azoka, jaialdi eta nazioarteko zirkuituetan eskaintzen dute beren artea. Teatro Paraíso konpainiak jarraitzen du buru izaten ikus-entzuleak prestatzeko eta audientziak garatzeko ekimenean, eta eszenatokian berrikuntzak eskaintzeko konpromisoari eusten dio, eta antzerkia maite duela erakusten jarraitzen du. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude