Lapurriturriko informazio puntuak denboraldi berriari ekin dio

Joan den asteburuan, Lapurriturriko informazio puntua zabaldu, eta Aiako Harriko udako bisitarientzako egutegiari hasiera eman zitzaion. Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko Arloak sustatzen du instalazioa, eta maiatzaren 28an eskaini zuen lehen irteera: gure landa eremuan bizi diren hegaztiak ezagutzeko irtenaldi bat. Ildo horretatik, datozen hilabeteotan, beste proposamen batzuk iragarriko dira.

Informazio puntuak betiko orduetan emango du arreta: ekainetik urrira bitarteko asteburu, jaiegun eta zubietan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Lapurriturriko informazio puntuak hamabost urte baino gehiago darama bisitariei parkea ezagutarazten, eta, udaberrian, udan eta udazken hasieran jarduerak antolatzeaz gain, informazioa eman ere egiten du, paperean, baita azalpenak ere, gidari baten bitartez. Informazio puntuan naturaguneari buruzko , bost ibilbide tematikoei buruzko (elurzuloei, meatzaritzari, ikazkintzari, gerrei eta flora, fauna eta urari buruz) eta inguruko eskaintza turistikoari buruzko informazioa jaso daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude