Larreaundi Olaberria auzoko jaiak apirilaren 28tik maiatzaren 1era ospatuko dira. Auzoko jaiak ospatzeko antolatuko diren ekintzen artean kontzertuak, erraldoiak, eta paella herrikoia nabarmentzen dira. Jai eremua Larreaundiko futbol zelaiaren atzeko aparkalekua izango da eta txosna eta barrakak izango dira bertan.
Jaiak apirilaren 28an, ostiralean, hasiko dira arratsaldeko 18:00etan. Ostiral arratsaldean zehar buruhandiak, dantzaldia zu2ak jaialdia: Mora-SDR, Bassagain soinu sistema eta Selektah Stepiren emanaldiak izango dira.
Apiriaren 29an, larunbatean, arratsaldeko 16:30etik aurrera haur jolasak, Bidasoko Erraldoiak, Burrunba elektrotxaranga eta DJ gaualdia izango dira.
Apirilaren 30ean, igandean, ekintzak eguerdiko 12:30ean hasiko dira jolasekin. Hala ere, egunean zehar Estorrinas Teatro, paellada herrikoia eta Remenber taldearen emanaldia ere egingo dira.
Azkenik, maiatzaren 1ean, astelehenean, Langileen Nazioarteko Egunarekin batera, Txistulariek, Irungo Bandak, Rock Kontzertuak (Ramon Martin bizilagunari omenaldia), Slimfitek, Volaveruntek eta azkenik We…-k amaiera emango diote auzoko jaien programazioari.
Boluntario beharra
Era berean, Larreaundi Olaberria auzo elkartetik txosnako txandak betetzen laguntzeko edo antolaketa lanetan laguntzeko boluntarioen laguntza beharrezkoa dela gogoratu dute. Horretarako, laguntzeko prest dagoena 633 05 31 68 telefono-zenakira deitu edo idatzi beharko du.



