Larunbatean Morfeo Teatro konpainiaren ikuskizuna Amaia KZra irtsiko da

Irungo Udaleko Kultura Arloak “La sumisión y el porvenir está en los huevos” antzezlanaren emanaldi bat antolatu du. Morfeo Teatro konpainiak ekarriko du Eugène Ionesco antzerkigile ezagunaren obra, apirilaren 1ean, larunbatarekin, Francisco Negro, Mayte Bona, Felipe Santiago, Carolina Bona, Mamen Godoy eta Santiago Nogués aktoreen eskutik, 19:00etan.

“Garaian garaiko haizearen kontra pentsatzea balentria da. Ozen esatea, erokeria” da antzezlanaren premisa, eta oinarria, La sumisión obra polemikoa. Horrela, kontserbadurismoaren burla bat da obra, eta, aldi berean, inguratzen gaituen desastre etikoa eta agintarien manipulazioa salatzen ditu, zuzendariaren esanetan.

2021ean, Max antzerki sariak irabazteko hautagaia izan zen; zehazki, Francisco Negro izendatu zuten hautagai, bertsio onenaren sarirako.

Obra gaztelaniaz emango da, eta gonbidapenak Amaia KZko webgunean eskuratu daitezke, baita txarteldegian ere, emankizuna baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada betiere, 10 eta 15 euro arteko prezioan.

La sumisión y el porvenir está en los huevos: atarikoa

“Eta semea munduko emakumerik itsusienarekin ezkonduko balitz?”. La sumisión y el porvenir está en los huevos obrak Jacobo izeneko gazte baten istorioa kontatzen du. Inguratzen duen munduagatik desilusioa hartuta, sofa batean etzanda ilauntzen ari da, familia bat osatzeari uko egiten. Haren desobedientzia menderatu nahian, ezkondu eta seme-alaba asko izatera premiatzen dute gurasoek, baina, errebeldia kontu batengatik, munduko emakumerik itsusiena bakarrik onartzen du horretarako. Gurasoek kontraerasora jo, eta Roberta aurkeztuko diote, hiru sudur dituen neska bat, eta, azkenean, hark limurtu egingo du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude