Irungo Udaleko Kultura Arloak gogorarazi duenez, aste honetan, Las Sin Filtro txirigotak Cadiwoman ikuskizuna ekarriko du Amaia KZra. Emanaldia ostiralean izango da, hilak 24, 20:30ean.
Sarrerak, 10-15 euroan, salgai daude dagoeneko, Amaia KZren webgunean. Era berean, aurrez aurre eros daitezke, Luis Marianoko turismo bulegoan eta, hitzordua baino ordubete lehenagotik, tokirik badago betiere, Amaia KZko bertako txarteldegian.
Las Sin Filtro
Las Sin Filtro Cádizeko inauterietako kaleko talde bat da, urtero ideia berri bat proposatzen duena, eta, aurten, taldekideak AEBetako dinner bateko zerbitzariak dira, dena argi eta garbi esaten dutenak.
Autorea Susana Ginesta da (Cádiz, 1979), eta, 2009tik, mezu feminista sakoneko hitzak idazten ditu, umorearen garrantzi sozial, humano eta bitala aldarrikatzen dutenak patriarkatuari aurre egiteko.
Emanaldi honetan, bederatzi taldekideek, umore handiz eta lotsa gutxiz, errepertorio dibertigarri bat kantatuko dute, bide batez feminismoak gure gizartean duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen duena.



