“Lehenengo unetik goza dezadala aholkatu dit ahizpak”

Ane Alberro Agudo Alarde Tradizionaleko Bidasoako kantinera izango da, 2010ean konpainia berean kantinera izandako bere ahizpa Cristinaren pausoak jarraituz.

Maiatzak 12, igandea, Irun Sagardo Egunaren ajeaz esnatzen zen, eskubaloiaz, txirrindularitzaz ane, cris eta gurasoaketa areto-futbolez beterik izan genuen asteburuan. Goiz hartan ere Txorimaloak Soinu Taldeak bere 25. urteurrena ospatzen zuen, Amaia Kultur Zentroan egin zuen kontzertuarekin, eta bertan Ane Alberro gazteak trikitixa jotzen zuen: “Eguerdi aldera bukatu genuen eta handik pixka batera izebak ama deitu zuen, etxera azkar joateko esanez, konpainiako mandoak gure etxean zeudela”. Cristina ere Txorimaloen emanaldian zegoen eta “deia jaso genuenean etxerako bidea inoiz baino luzeagoa” egin zitzaiola gogoratzen du.

Biek bazekiten Ane aurkeztua izan zela, baina ez zuten espero 2013ko Alarde Tradizionaleko Bidasoako kantinera bihur-tzea. Horrelako momentuak bizitzea, ordea, ez da berria Alberro-Agudo familian, 2010ean bi urte helduagoa den bere ahizpa, Cristina, konpainia berean kantinera izan zelako. Bestalde, ama, amonak eta izebak postu berdinean izan ziren aurretik Bidasoa eta Olaberria konpainietan, guztira hamar kantinera familian izanda.

ane, cris eta lehengusinaEz da oso ohikoa bi ahizpa kantinera izatea, are gutxiago bakarrik hiru urteko tartearekin, eta horregatik Anek onartzen du ahizpa helduenak laguntza asko eskain-tzen diola: “Eskoriatzan ikasten ari naiz eta asteburuetan bakarrik etortzen naiz Irunera; gauza asko badaude prestatzeko eta astean zehar amarekin alde batetik bestera ibiltzen da, ni asteburuan itzultzen naizenean leku zeha-tzetara joateko”.

Cristinak ahizpa gaztea bere buruan bizi izandako prozesuan ikusita, pasa zuen esperientzia gogora-tzen du, botak proba-tzen ikustean, soineko zuria erosten lagun-tzean edo San Martzial eguneko jantzia probatzean, eta une guztietan “ilusio handia bizitzen ari da” Aneren ondoan. Eta zer aholku eman dio? “Lehenengo egunetik gozatzea, aukeraketatik hasita guztiak bereziak dira eta”.

Bizitzan behin baino ez

Aitona 14 urterekin Bidasoa konpainia ateratzen hasi zen, eta oso berezia da familiarentzat kantinera izatea. Horrela, Anek oso ondo gogoratzen du nola bizi izan zituen orain dela hiru urteko sanmartzialak: “Ilusio askorekin hartu genuen hasieratik albistea, eta harekin egoten nintzen uneoro. Ekainaren 30ean Alardea leku guztietan ikusten saiatu nintzen, alde batetik bestera korrika eta argazkiak ateratzen”.

Cristinak urte horri buruz hitz egiten duenean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez beteriko festak izan ziren, familia eta lagunak inguruan nituen eta asko disfrutatu nuen”. Ziur dago aurtengo jaiak ahaztezinak izango direla berarentzat, ahizpa bakarra duelako, “horrelako gauzak bizitzan behin bizi direlako eta biok txikitatik izandako ametsa” bete dutelako. Ametsa egia bihurtzeko egun batzuk besterik ez dira falta eta poztasun handiena opa diegu.

Iñaki Goikoetxea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude