Lur-Alai klubak Gasteizen jokatutako Euskadiko Taldekako Txapelketa irabazi du. Free Squash Gasteiz klubak eta Euskadiko Squash Federazioak antolatutako txapelketan 11 hirukotek parte hartu dute.
Talde irundarra Sestaoko Benedikta Squash Klubaren aurka jokatu du finala. 2022an ere txapelketako finalean elkarren aurka lehiatu ziren eta orduan Sestaokoak izan ziren irabazle. Aurten ordea, kostata, baina Lur-Alai Squash Klubeko Xabier, Iñaki eta Gorka jokalariak izan dira garaile.
Klub irundarretik txapelketa egin ahal izateko antolatzaile, jokalari eta babesle guztiei eskerrak eman dizkiete.



