Maiatzaren 16ra arte izena eman ahalko da Musika eta Dantza Eskolan eta Udal Kontserbatorioan

Hurrengo maiatzaren 16ra arte, ostiralera arte, irekita dago Musika eta Dantza Eskolan eta Udal Kontserbatorioan 2025/26 ikasturterako matrikulatzeko epea ikasle berrientzat. Behin izen-emateak eta taldeak osatuta, uztailaren 2an zerrendak eta ordutegiak argitaratuko dira eta matrikula konfirmatu beharko da uztailaren 2tik 15era.

Zentroak instrumentu eta musika-elkarte mota anitz eskaintzen ditu, lau urtetik gorakoentzako klaseekin baita helduentzat ere, maila eta adin guztietara moldatuta.

Izen ematea

Izen ematea egiteko hainbat aukera daude. Batetik, internet bidez Irun Txartelarekin, udalaren webgunean. Izen ematea aurrez aurre egin nahi dutenek Musika Eskolan izango dute horretarako aukera 08:30etik 18:30era eta uztailean astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:00etara eta baita HAZeko autozerbitzu-terminaletan astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude