Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Egunean aniztasun funtzionala duten pertsonen ondoan

Minbizia denontzat berdina da, baina guztiok ez gara berdinak minbiziaren aurrean. Horregatik, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean helburu argi bat dute: inor eta kolektiborik ez baztertzea.

Bularrekoa kolon eta prostataren ondoren Gipuzkoan eragin handiena duen hirugarren minbizia da. Minbiziaren Aurkan Elkarteko Minbiziaren Behatokiko datuen arabera, Gipuzkoan 2022an, 559 bularreko minbizi kasu atzeman ziren. Era berean, iaz, minbizi mota hori zuten 284 gaixo eta senide lagundu genituen elkartean, eta laguntza sozial eta psikologikorako doako zerbitzuak eskaini zitzaizkien.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean, pertsona guztien inklusioaren, tolerantziaren, errespetuaren eta aukera-berdintasunaren garrantzian sinesten dute. Hori dela eta, bularreko minbizia prebenitzeko hainbat topaketa egin dituzte, aniztasun funtzionala duten pertsonekin, minbizia garaiz detektatzeko, prebenitzeko eta horri buruzko informazioa eskaintzeko. Topaketa horietan, gainera, bularreko minbizia duen gaixo baten testigantza izan da, eta paziente horren esperientzia partekatu ahal izan du bertaratutako guztien aurrean.

“Oso garrantzitsua da pertsona guztiei osasuna zaintzeko eta minbizia prebenitzeko mezua berdin helaraztea. Gizartea aldatu egin behar da inor kanpoan gera ez dadin. Hori dela eta, elkartean lanean ari dira gure topaketak eta prebentzio-materialak errealitate desberdinetara zabaltzeko eta egokitzeko, eta, horrela, gipuzkoar guztiengana iristeko” esan du Maider Sierrak, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan prebentzio-psikologoak.

Horregatik, eta lurraldeko eragile eta elkarteekin komunitatea sortzeko asmoz, topaketa horiek Gipuzkoako bi elkarterekin egin dira: bi hitzaldi Atzegirekin eta bat Begisarerekin. Topaketa guztiak aste honetan bertan izan dira non bertaratutakoei bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko informazioa emateaz gain, esperientziak partekatzeko eta gaixotasun horri buruzko zalantzak argitzeko aukera ere izan da.

Atzegik, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak, bere gogobetetasuna eta balorazio positiboa adierazi dizkie hitzaldi hauen ondoren. “Oso positiboa izan da desgaitasun intelektuala duten pertsonek beren esperientzia propioez edo hurbilekoez hitz egin ahal izatea, prestakuntza eta informazioa jaso eta prebentzioaren gaia bezain garrantzitsua den gai bat landu ahal izatea. Kolektibo hori gure gizartean erabat sartzeko urrats bat izan da”, esan dute Atzegitik.

Retina Gipuzkoa Begisareko partaideek adierazi dute oso baliagarria dela informazioa ikusmen-urritasuna duten pertsonei zuzenean helaraztea. “Lekualdatzeko eta ikusmenaren bidez informazioa jasotzeko zailtasunak ditugu; beraz, saio berezi hau bikaina izan da. Oso lasai sentitu gara, ulertzen gaituen ingurune batean gaudela jakinda”, adierazi dute Begisaretik.

Arrosa kolore bat baino gehiago da

Kolore arrosari esker, aurrerapen handiak lortu dira bularreko minbiziaren aurrean, baina oraindik asko dago lortzeko: detekzio goiztiarrean parte-hartze handiagoa bultzatzea, inpaktu emozionala eta soziala murriztea eta bularreko minbizi konplexuei buruzko ikerketa handiagoa izatea.

#ElRosaEsMásQueUnColor lelopean, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak berriro gogorarazi du beharrezkoa dela gizarte-mugimendua erdian izatea. Kolore arrosaren atzean, bularreko minbizia duten pertsona guztien behar sozialak eta emozionalak daudela eta baita elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzu guztiak ere.

Hori dela eta, urriaren 19an, 11:00etan, Alderdi Ederren, ekitaldi bat ospatu da hainbat ekintzarekin. Bertan parte hartu dute Eneko Goiak (Donostiako alkatea), Maite Peñak (Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua), Pedro Esnaolak (Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko diruzaina) eta elkarteko boluntarioak. Gainera, aniztasun funtzionala duten bi elkarteren ordezkariak izan dira bertan: Mitxel Lacunza (Atzegiko zuzendaria) eta Koro Urkizu (Begisareko zuzendaritza-batzordeko kidea).

Eneko Goiak eta Maite Peñak bularreko minbizia duten pertsonei babesa adierazi ostean, Pedro Esnaolak manifestu bat irakurri du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen izenean. Testu horretan adierazi nahi izan da arrosa kolore bat baino gehiago dela, eta oraindik asko dagoela egiteko; gainera, Gipuzkoako herritar guztiek gaixotasunaren prebentzioari buruzko informazioa jasotzeko eskubide berdina dutela azpimarratu nahi izan da. Agerian utziz hori guztia denok batera eginez bakarrik lor dezakegula.

Eta modu sinbolikoan, Gipuzkoako gizarteak elkartasun hori babesten duela eta beharrezkotzat jotzen duela ikustarazteko, giza begizta arrosa bat egin da.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek Germán Cedanoren laguntza eskertu nahi du. Berak egin du eta Alderdi Ederreko lurrean begiztaren irudia pertsona guztiak ireki dituzten aterki arrosei eusteko. (Instagram @calat33)

Bularreko minbiziaren aurka Gipuzkoa osoan

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartea, probintziako hainbat txokotan egon da.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko prebentzio taldeak ere hitzaldiak eman dizkie gazteei, Mutrikuko eta Irungo ikastetxeetan bularreko minbizia prebenitzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko.

Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bere kaleak arrosaz tindatu dituzten herriei, fatxadetan begizta arrosarekin olanak jarri dituzten udalei edo kolore bereko eraikin enblematikoenak argiztatu dituzten udalei. Baita bularreko minbizia duten pertsonei laguntza eman dieten erakundeak eta merkatarien elkarteak ere. Herri hauek izan dira: Donostia, Irun, Errenteria, Usurbil, Azpeitia, Zumaia, Zarautz, Tolosa, Eibar, Zumarraga, Andoain, Lasarte, Hondarribi, Elgoibar, Mendaro, Deba, Soraluze, Irura, Villabona, Zizurkil, Alegi, Asteasu, Aduna, Berrobi, Amezketa, Mutriku eta Ibarra.

Eta, jakina, eskerrak eman nahi dizkiegu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko boluntarioei, urtero laguntzen digute eta egun hau zabaltzen, eta buru-belarri parte hartzen dute prebentzioaren garrantzia eta guztion bularreko minbiziaren aurka elkartzeko beharra ikusarazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude