Bidasoa Irunek eta Real Uniónek Begisareren sentsibilizazio kanpainarekin bat egin dute

CD Bidasoak eta Real Unión Clubak bat egiten dute Retina Gipuzkoa Begisare elkartearen sentsibilizazio-kanpainarekin. Kanpaina hori azken egunetan egiten ari da, Ikuspenaren Munduko Egunarekin bat eginez. Urtero urriaren 12an ospatzen da. Retina Gipuzkoa Begisarek erretinako distrofia hereditarioak dituzten pertsonekin lan egiten du, baita ikusmen murriztua eta itsutasuna eragiten duten beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonekin ere.

Bidasoa Iruneko Jakub Skrzyniarz eta Tito Díaz jokalariak eta Real Unióneko Joseca Márquez Irungo Udaletxearen aurrean atera dute argazkia, San Juan plazan, kanpainari babesa emateko mezuekin.

Horrela, Viveros Herol BM Navaren aurkako partidan (urriaren 21ean, larunbata, 17:30ean), Bidasoa Irunek hainbat ekimen burutuko ditu Begisareko sentsibilizazio kanpainarekin bat egiteko. Batetik, Retina Gipuzkoa Begisare elkartea Artalekuko pabiloian izango da urtero egiten duten lanaren berri emateko. Gainera, atsedenaldian, zenbait jolas egingo dira, behe-ikusmenera bideratuta.

Bestalde, SD Ponferradinaren aurkako norgehiagokan (urriaren 22an, igandea, 16:00etan), Real Uniónek ere hainbat ekimen burutuko ditu. Bidasoa Irunekin eign bezala, Retina Gipuzkoa Begisare elkartea Stadium Galen izango da urtero egiten duten lanaren berri emateko. Atsedenaldian, elkarteko kideen argazkia Real Unióneko Administrazio Kontseiluarekin, erakundearen lana ikusarazteko eta babesteko.

Gainera, bai Artaleku kiroldegiko bulegoetan bai Stadium Galen, “Ikusmen Murritua Dut-Hemen kontuan dugu” ikurra duten pegatinak daude jarrita. Horrela, Bidasoa Irunek eta Real Uniónek bereizgarri horrek duen garrantziaz kontzientziatu nahi dituzte herritarrak, arazo horiek pairatzen dituzten pertsonei lagunduz eta Artaleku zein Stadium Gal ikusmen gutxiko pertsonen leku integratzaileak direla adieraziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude