Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Bidasoan ikasturtea hasteko ekintzak proposatzen ditu

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak oinezko ibilaldi osasungarrien programa berezi bat jarriko du abian Bidasoan. Herritar guztientzako jarduera da eta asteartero eta ostegunero izango da, 10:00etatik aurrera, elkarteak Irunen duen egoitzatik abiatuta: Fueros kalea, 4.

Astero, bi herrietan zehar, 5 kilometro inguruko ibilbidea egingo da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Jarduera honen helburua pertsonen artean bizimodu osasungarriak sustatzea da, minbizia bezalako gaixotasunak izateko arriskua murrizten lagun dezaten.

Doako ekimen honetako izen ematea, biztanleria ososari irekita dago. Hau da, osasunerako hain onuragarria den jarduera horretan hasi nahi duten guztientzat.
Halako ekintzek malgutasuna eta sasoi fisikoa hobetzen laguntzen dute eta, gainera, taldean ariketa fisikoa egitea askoz motibagarriagoa da.

Informazio gehiago: https://www.contraelcancer.es/es/ibilaldiak.webgunean.

Erretzeari uzteko terapia
Irailean ere hasiko dira Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko prebentzio arloak antolatutako erretzeari usteko taldeak. Ekimen hori tabakismoan aditua den
psikologo batek burutuko du. 8 asteko doako terapia honek %60ko arrakasta-tasa du.

Terapia online edo presentziala jasotzeko aukera dago. Arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, aldez aurretik elkarrizketa bat egingo da e
modurik onena baloratzeko.

Pertsona bakoitzaren egoera eta arreta desberdinak direnez, elkarteak arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaini nahi dio paziente bakoitzari.

https://www.contraelcancer.es/es/tabakoari-agur webgunean terapia horren ordutegiak eta zehaztapenak kontsulta daitezke.

Hiru jarduetarako plazak mugatuak dira. Erretzeari uzteko terapian izena emateko azken eguna irailaren 11 izango da. Izena eman nahi dutenek 943 45 77 22 telefonora deitu edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidali ahal izango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude