Herritarren Segurtasunerako arloak jakinarazi duenez, martxoaren 10, 11 eta 12rako aurreikusitako koefiziente oso altuko mareak direla eta, Bidasoa ibaiak gainezka egin dezakeela aurreikusten da. Bereziki, uste da Stadium Galetik gertu dauden bidegorrien zati batzuk, baita Recondo pabilioi zaharrak eta Behobiako bidegorriak kaltetuak izan daitezkeela.
Marea biziek eragindako alertaren aurrean, Udaltzaingoak hainbat neurri hartuko ditu gainezkatze horien balizko eraginak minimizatzeko. Real Union Ibilbideko bidegorriaren inguruan, ura har dezaketen eremuetan lurreko zakuak jarriko dira. Zaku horiek gaur, martxoak 8, jarriko dira. Era berean, Real Unión Ibilbideko eta Pierre Lhande ibilbideko bidegorriak itxiko dira itsasgora orduetan. Gainera, Behobia inguruan uhateak jarriko dira.
Mareen ondorioak igande gauetik, hilak 10, asteazken goizera, hilak 13, artekoak izango dira. Udaltzaingoa eta Babes Zibila marea horien bilakaeraren zain egongo dira, eta beharrezko neurriak hartuko dituzte ibaiak gainezka egitearen ondorioz sor daitezkeen gorabeherak prebenitzeko eta murrizteko.



