Oiasso Museoak Sinuhe Egiptoarra nobelari buruzko literatur tertulia egingo du azaroaren 20an

Irungo Udaleko Kultura Arloak eta Oiasso Museoak literatur tertulien barruan beste saio bat antolatu dute. Hurrengo literatur tertulia azaroaren 20an, astelehenean, izango da, 19:00etatik aurrera, Museoaren egoitzako Portua aretoan, eta protagonista Sinuhé el egipcio (Sinuhe egiptoarra) nobela historiko ezaguna izango da, Mika Waltarirena. Mertxe Tranche ikertzaileak dinamizatuko du jardunaldia, CBArekin elkarlanean.

Jarduera interesa duen ororentzat irekita egongo da, doan, baina edukiera mugatua izango du. Hori dela-eta, parte hartu nahi duten guztiek aurrez eman behar dute izena, aurrez aurre, Museoaren egoitzan bertan, edo 943639353 telefono zenbakira deituta.

Sinuhé el egipcio (Sinuhe egiptoarra)

Sinuhek, zahartuta eta Itsaso Gorrian erbesteratuta, Akenaton faraoiaren agintaldian (K.a. 1353-1336 aldian) bizi izan zituen gertakari zirraragarriak ditu gogoan. Aldi historiko horretan adituak diren espezialista askok obraren zehaztasun historikoa goraipatu dute. Gainera, autoreak bere ikuskera filosofikoa islatzen du, Europako gerraostearen testuinguruan.

Nobela 1945ean argitaratu zen lehenengo aldiz, eta, berehala, bestseller bihurtu zen, eta 41 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli. Ondoren, irakurleen artean izan zuen arrakasta ikusita, 1954an, Hollywoodek zinemaratu zuen, Jean Simmons, Peter Ustinov eta Victor Mature zirela protagonistak.

Mika Waltari idazle finlandiarrak (1908-1979) teologia, filosofia eta kazetaritza ikasi zuen, eta oso autore oparoa izan zen: poesia, antzerkia, zinemarako gidoiak eleberri laburrak, polizia eleberriak eta beste zazpi nobela historiko idatzi zituen, hala nola El etrusco (1955) eta Marco el romano (1964).

Sinuhé el egipcio (Sinuhe egiptoarra) Oiasso Museoaren egoitzan eros daiteke, 19,90 euroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude