Urtero bezala, Ola Sagardotegiak Bertso Afaria antolatu du apirileko azken larunbaterako, aurten, apirilaren 26rako. Egun horretan Ola Sagardotegira hurbiltzen direnek Amets Arzallus, Egaña, Peñagarikano eta Aitor Mendiluzeren bertsoak entzuteko aukera izango dute. Bitartean, sagardotegi menuaz, kafeaz eta kopaz gozatzeko aukera egongo da 45 euroren truke.
Erreserba egiteko 943 62 31 30 telefono zenbakira deitu edo webgunearen bitartez egin beharko da.