Ostiralean, abuztuaren 25ean, Junkal plazatxoan Ostomila Txotxongilo Taldeak eta Ametsa Abesbatzak eskainiko dute. 20:00etan izango da hitzordua, eta sarrera doakoa izango da. Emanaldia 1522ko San Martzialeko Guduaren V. mendeurrenaren esparruan egingo da.
Bertaratzen direnek musika eta dantza bateratuko dituen obra berezi batez gozatu ahal izango dute. Gainera, ikuskizunerako berariaz diseinatutako txotxongilo bilduma zabal bat ere izango da.



