Pasa den asteburuan Euskadiko txapelketa ospatu zen Pauen

Pasa den asteburuan Euskadiko txapelketa ospatu zen Pauen, Frantzian. Txapelketa horretan S.D. Santiagotarrak klubeko 29 palistek parte hartu zuten eta emaitza esanguratsuak lortu zituzten bertan.

Esaterako, banakako slalomean K1 Gizonezko Kadete mailan Oier Diaz nagusitu zen eta hirugarren postuan Oier Olaso geratu zen. K1 Gizon Juniorren kategorian hirukoa Santiagotarrakena izan zen: Aitor Iriondok gidatu du, Javier Arruabarrenak jarraitu dio eta Unai Santacruzek bukatu du. K1 Gizon Senior kategorian, Haritz Azanza izan zen bigarren, eta Hasier Rodriguez hirugarren.  C1 Gizonezko Kadete mailan, garaipena Oier Diazentzat.

C1 Emakume Juniorretan, Izar Garciak lortu zuen garaipena, eta hirugarren postua Ainara Azanzarentzat izan zen. C1 Emakume seniorra, bigarren postua Maialen Olasorentzat. K1 Emakume Juniorretan, 2. postuan Ainara Azanzar eta 3. postuan Izar Garcia.

Slalom patruiletan berriz, Hasier Rodriguez, Haritz Azanza eta Aitor Iriondorentzat garaipena K1 Gizon Seniorren patruilan. Garaipena Ainara Azanza, Izar Garcia eta Maialen Olasoren C1 Emakume Senior patruilarentzat ere.

Azkenean Santiagotarrak elkarteak garaipena lortu du ere taldekako sailkapenean 437 punturekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude