Nuria Alzaga Irungo Udaleko Hezkuntza ordezkariak eta Amaya Liceaga Irungo Udal Kontserbatorioko eta Musika eta Dantza Eskolako zuzendariak Per Tutti musika-astearen II. edizioa aurkezteko. Datorren astelehenean, hilak 18 hasiko da eta ia astebetez luzatuko da, hau da, martxoaren 23ra arte.
Helduek eta gazteek programazio erakargarri batez gozatzeko aukera izango dute datozen egunetan, doako musika proposamen interesgarri batzuk eskainiko baitira. Emanaldiak Irungo Udal Kontserbatorioa eta Musika eta Dantza Eskola dagoen Mendibil parkean egingo dira.
Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak esan duenez, aurreneko edizioaren arrakastaren ondoren, bueltan da Per Tutti musika-astearen bigarren edizio hau. “Izenak berak adierazten duen moduan, datozen egunotan irundarrek musikarekin lotutako proposamen ugari izango dituzte eskura, guztiek gozatzeko moduan: perkusio-tailer bat, trikitixa eta panderoa jotzen ikasteko eskolak edota helduen entzunaldi bat, besteak beste”, adierazi du Nuria Alzagak. Kultura ordezkariaren hitzetan, “dudarik gabe, egun horietako musika planik onena Irun izango da”.
Egitarau osoa esteka honetan kontsultatu daiteke.



