“Plaiaundi hondakinik gabe” jardunaldia antolatu dute larunbaterako

Ekopatruila Irun eta Recicla-Birziklatu elkarteekin elkarlanean, Ekoetxea Txinguditik garbiketa jardunaldi bat antolatu du Plaiaundi Parke Ekologikoan. Azaroaren 16an, larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera egingo da hondakin bilketa. 6 urtetik gorako haurrak dauzkaten familientzako gomendatutako ekintza da. Jarduerak 3 orduko iraupena izango duela aurreikusten da.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea (EWWR), tokiko eta eskualdeko agintariek antolatua, azaroaren 16tik 24ra egingo da aurten, “Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” lelopean. Urteko kanpaina honen helburua herritarrak hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzea eta hondakin jasangarriagoak kudeatzeko praktikak sustatzea da.

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, kudeatzen duen Ekoetxea Sareak, kontsumo-ohitura jasangarriagoak sustatzera eta elikagaien alferrik galtzea murriztearen garrantziaz kontzientziatzera bideratutako esperientziak gauzatuko ditu.

Ingurune natural hau, Irun erdigunetik minutu batzuetara kokatua eta Txingudiko paduren parte dena, leku ezin hobea da naturaz gozatzeko, aire freskoa arnasteko eta deskonektatzeko. Zoritxarrez, hemen ere hondakinen presentzia ohikoa da, parkearen  kontserbazioan eraginez.

Ingurune naturaletan utzitako hondakinek lurzorua, ura eta airea kutsatzen dituzten substantzia toxikoak askatzen dituzte, eta izaki bizidun guztiei eragiten diete. Gainera, paisaia eraldatzen dute eta lekuaren edertasuna etengabe kaltetuta suertatzen da, ekosistemen osasunari zein gureari kalte eginez.

Antolatzaileek arropa erosoa eramatea gomendatu dute. Hortaz gain, sasi eta osinetatik babesteko galtza luzeak, eta mendian ibiltzeko oinetako egokiak eramatea aholkatu dute. Eskularruak eta poltsak antolakuntzatik emango ditugu. Era berean, ura ekartzea gomendatzen, ahal den neurrian, plastikozko ontziak saihestuz. Gainera, parte-hartzaileek janari arina ere ekar dezakete, ahal dela, plastikozko bilgarririk gabe.

Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da

Gainera, Ekoetxea Sareak “Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” aurkezten du. Familia-esperientzia paregabea, elikagai-galeraren arazoari eta haren ingurumen-inpaktuari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituena. “Txoko” interaktiboen zirkuitu baten bidez, parte-hartzaileek aprobetxamendua murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko diseinatutako proba eta jarduera dibertigarriez gozatu ahal izango dute. Esperientzia hau azaroaren 17an egongo da eskuragarri Ekoetxea
Txingudin, eta aldez aurretik izena eman beharko da helbide honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude