Plaiaundi Institutuak 50. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo ditu. Ekintzak maiatzeko lehen bi asteetan zehar egingo dira Plaiaundin bertan eta Mendibil Parkean. Maiatzaren 12an Beko Errotan 50. urteurreneko bazkaria egingo dute.
Ekintzak maiatzaren 2an, asteartean, hasiko dira eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera ate irekien jardunaldia egingo da ikastetxean ikasketak egin dituzten ikasle guztientzat. Hurrengo egunean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 18:00etan ikastetxean lan egin duten irakasleentzako eta irakasle ez direnentzako topaketa.
Maiatzaren 5ean, ostiralean, berriz, eguerdiko 12:00etan 50. urteurreneko ekitaldi ofiziala egingo da, ikastetxeko ikasleek LP garatzen duten enpresei aitorpena eginez. Jarraian, maiatzaren 6an, larunbatean, goizeko 11:00etan oroimenezko argazkiak aterako dira egungo Musika Kontserbatorioko eskaileretan Mendibil edota Anakan egondako irakasle, irakasle ez diren langile eta ikasleen eskutik (1973-1980).
Azkenik, maiatzaren 12an, ostiralean, 14:30ean Beko Errota jatetxean 50. Urteurreneko bazkaria Plaiaundi BHIn lan egin duten irakasleentzat eta ikasle ez direnentzat.



