Porcelanas Bidasoa bizitegi eremu berriak komun publikoa izango du astelehenetik aurrera

Ekainaren 2an, astelehenean, komun publiko berria inauguratuko da Porcelanas Bidasoa bizitegi-eremu berrian, Katea auzoan. Komunak goizeko 7:00etatik gauerdira arte emango du zerbitzua. Komun publiko berri honekin 18 komun publiko daude hirian barrena. Bost Udalaren jabetzakoak dira, eta gainerakoak, alokatuak.

Hauek dira guztira hirian dauden komun publikoak: Zabaltza plaza, Sarjia parkea, Anzaran plaza, Santiagon skate parkaren inguruan, Santiago bidegorri aldean, Jenaro Etxeandia plaza, Soroxarta parkea, Anakan, Ibarla aparkaleku publikoaren ondoan bide-hezkuntzako pistaren ondoan, Pio XII.aren plaza, Alai-Txoko parkea, Behobia elizaren atzealdean, Katea kirolgunetik gertu, Julián Sánchez parkea, San Migelen, Gain Gainean parkea, San Antonio Paduakoa parkea, Belaskoenean, Nagore Laffage parkea, Palmera Monteron, Azken Portu, Bidasoa ibaiko begiratokia (Juan Thalamas Labandibar kalea), Porcelanas Bidasoa, Katean.

Komun publikoak

Beren kasa garbitzen dira komunak eta, horrez gain, enpresa esleipendunak, Proyectos e Instalación de Material Urbano SAUk (Primur) lantalde prestatu bat dauka instalazioak kontserbatu, mantendu eta garbitzeko. Teknikari kualifikatuek osatzen dute, eta egunero garbitzen dituzte komunak. Komun publikoak 8:00etatik 22:00etara daude irekita, salbu eta Jenaro Etxeandia plazakoa, 24 orduz irekita baitago, eta Zabaltza, Anzaran eta Pio XIII.aren plazetakoak eta Porcelanas Bidasoako komun berria, 7:00etatik gauerdira bitarteko ordutegia baitute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude