Fran Justo Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean, lehen taldeak igande honetan Stadium Galen CF Rayo Majadahondaren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
“Porrot baten ondoren garrantzitsua da lehenbailehen puntuak batzea, eta hirunaka bada, askoz hobe”, adierazi du entrenatzaile galiziarrak. “Bide onean gaude. Denboraldiko une batean sentsazioa, modua, nola… garrantzitsua bada, denboraldiaren hasieran da. Eraikitzen ari garen talde bat garela jakinda, iritsi nahi duguna osatzen joateko prozesua hasten ari garela jakinda, uste dut taldea bide egokian dagoela”.
“Zaila izango da Bartzelonan izan genuen mailari eustea. Horri eusten badiogu, xehetasunak doitu eta talde gisa pausoak ematen jarraitzearekin batera, hamabost kide berri eta talde tekniko berri bat ditugula kontuan hartuta, hiru puntuak lortzetik gertu egotea lortuko dugu, hori baita jardunaldi bakoitzean nahi duguna”, erantzun du Justok kazetarien galderei erantzunez. “Ea igandean exijentzia altu bat mantentzea lortzen dugun, hasieratik amaierara. Badakigu oso partida zaila izango dela, oso talde gogorra, oso ondo antolatuta dagoena eta futbol konbinatibo handia duena”.
Lehen Federazioko 1. Multzoko 3. jardunaldiko partida igande honetan jokatuko da, Stadium Galen, 19:30etik aurrera.



