Sagardotik abiatuz elikagai probiotiko eta berritzaile bat sortzeko proiektuaren parte da Plaiaundi LHII

Plaiaundi LHII, Easo Politeknikoa LHII, Lea-Artibai ikastetxeko eta EHUko irakasleek ikerkuntza proiektu bateratua jarri dute martxan. Proiektuaren helburu nagusia sagardo hartziduratik isolatutako BAL-ekin (Bakteria Azido Laktikoekin) Km0ko elikagai probiotiko eta berritzaile bat garatzea. Proiektuak hiru fase nagusi ditu, eta fase bakoitza ikastetxe batean burutuko da.

Lehen fasean, Plaiaundiko Laborategi Kliniko eta Biomediko zikloko irakasleek, EHUk hornitutako BAL anduien bilduma jasoko dute, andui hauen gaitasun probiotikoa aztertzeko. Esaterako, E.Coliren aurkako jarduera antimikrobianoa eta bakteriozinak ekoizteko geneen presentzia aztertuko dute sagardo hartziduratik isolatutako anduietan. Behin emaitzak edukita, potentzial probiotiko handiena adierazten duten anduiak EASOri pasako dizkiote. .

Ondoren, EASO Politeknikoan Kultibo Zelularretako irakasleek, hautatutako anduiek hesteetako zelula epitelialetara atxikitzeko gaitasuna ebaluatuko dute, Caco-2 linea zelularrean in vitro saiekerak eginez. Gizakion hestea kolonizatzeko gaitasun handiena duten anduiak hautatu eta Lea Artibai ikastetxeari emateko.

Azkenik, Lea-Artibaiko Elikagaien Industriako goi mailako zikloko irakasleek, andui horiek babesteko eta hesteetara modu eraginkorrean garraiatzeko elikagai matrize bat diseinatuko da, digestio-hodian anduien biziraupen eta jarduera biologikoa bermatuko duena.

Guztira, proiektuak irakasleen ikerketa gaitasuna, lankidetza, Km0ko elikagaien ekoizpen jasangarria eta zientzia aplikatua uztartzen ditu, eta etorkizuneko probiotikoen garapenean oinarri interesgarria eskaintzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude