Santiagoko Deabruak elkarteak 2024ko Beldur Pasabidea antolatzen hasteko bilera deitu du

Argazkiaren egilea: Dark Red Team

Santiagoko Deabruak elkartea 2024ko Beldur Pasabidea antolatzen hasi da dagoeneko. Elkartea ekitaldian, antzezle, makillatzaile edo boluntario izan nahi duten pertsonen bila dabil. Horretarako, irailaren 1ean, 11:30ean, elkartearen egoitzan bilera bat egingo dute aurtengo edizioa antolatzen hasteko. Aurtengo beldur jardunaldian parte hartu nahi dutenak bilera horretara gerturatzera animatu dituzte.

Bilerara hurbildu ezin diren, baina 2024ko Beldur Pasabidean parte hartu nahi duten horiei berriz, santiagoko.deabruak@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez 648028590 zenbakira idazteko aukera eskaini diete.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude