Aurtengo udal aurrekontua ia 4 milioi euro handitzea proposatuko dute maiatzeko osoko bilkuran
Irungo Udalak, Ogasun Arloaren bidez, kredituak aldatzeko eta aurtengo udal aurrekontua handitzeko proposamen bat aurkeztu du, lau milioi euro ingurukoa; zehazki, 3.987.048 eurokoa. Izan ere, 2024ko aurrekontuaren likidazioak 5,2 milioi euroko geldikina eman zuen, eta, hain zuzen ere, horri esker...










