Miriam Loidi, artista irundarra:“Mendia garbitzeaz gain, bildutakoarekin gauza berriak sor daitezkeela erakutsi nahi izan dut”
Azaroaren 4ra arte ikusgai egongo da Irungo Martindozenea Gaztelekuan Miriam Loidi artistaren erakusketa. “Jaizkibel bidea eginez” izenburuaren barnean liho bitartez sortutako gofratuak eta laten bidez egindako estanpak biltzen ditu erakusketa. Jaizkibel mendiko zabor bilketa prozesu parte-hartzaile baten bitartez gauzatu zen...










