18CM erakusketa inauguratuko da gaur Amaia Kultur Zentroan. Ana Zubikoa eta Ricardo Catalánek Kultura arloarekin lankidetzan 18CM ekimena 2018. urtean sortu zen artearen munduan espazio berriak sortzeko helburuarekin. Ekimenak era guztietako artistek, profesionalak, hasiberriak edo edozein diziplinenetan esperientzia duten artistei haien sorkuntzak erakusteko espazioa eskaini nahi die. Erakusketak zenbait ezaugarri bereizgarri dauzka, artistarentzat erronka batean bihurtzen direnak.
Lehiaketan parte hartzeko arau nagusia sorkuntzek 18 zentimetroko neurria errespetatu behar dutela da. Hortaz gain, aurtengo deialdira aurkeztutako lanek “1920ko Hamarkada Zoriontsua” gaiarekin nolabaiteko lotura izan behar dute, izan ere, urtero bezala CBA Udal Liburutegiak 2020ko programaziorako aukeratutako gaia aukeratu da lehiaketaren ardatz izango den gaia zehazteko.
Aurtengo edizioan 36 artistek 56 lan aurkeztu dituzte. Irabazleak sari gisa Donostiako Legazpi kaleko 4. zenbakian kokatutako Tamayo paper-dendarako 180 euroko erosketa-balea eskuratuko du, bi bidai kutxatxoekin batera. Erakusketa ostiral honetatik aurrera bisitatu ahalko da, irailaren 6ra arte. Erakusketa astearte eta larunbat arteko egunetan arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak arte zabalik egongo da eta igandeetan11:30etatik 13:30etara bisitatu ahalko da, astelehenetan itxita egongo baita.
Segurtasun neurri guztiekin
Erakusketa bisitatzeko Covid-19aren zabalpena ekiditeko honelako ekitaldietarako zehaztutako segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira. Aretoaren edukiera murrizteaz gainera, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da eta eskuen higiene egokirako gel hidroalkoholikoa eskura egongo da.