Bihartik aurrera trafiko-mozketak egingo dira San Miguelen auzoko jaiak direla eta
Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez San Migueleko jaiak direla eta, ostegunetik, irailaren 26tik, datorren astelehena arte, irailaren 30, auzoko hainbat kaleetan trafiko mozketak egingo dira. Luis de Uranzu kalean barrakak jarriko dira, Zubiaurre eta Basurko kaleen artean. Ondorioz, irailaren 26tik 30era, trafiko mozketak emango dira...










