Txingudi Errugbi taldeko gazteek kanpoan jokatuko dituzte asteburu honetako partiduak

Gizonezkoen senior taldea eta Touch arloa izan ezik, eskualdeko errugbi elkarteko talde guztiek izango dituzte partidak

Txingudi/Uribealdea sub 18 taldeak Mutrikuko San Miguel zelaian jokatuko du Danon Artean taldearen aurka larunbatean 11:30etatik aurrera. Talde hau Eibar, Mutriku eta Arrasateko taldeen bazkundea da eta hirugarren doa ligako sailkapenean, Txingudi/Uribealdea hiru puntu gutxiago dituelarik.

Aldiz, mugakoen sub 16 mailako taldeak Donostian jokatuko du, Kote Olaizola mini-estadioan, Bera Bera/Baztan taldearen aurka, larunbatean 13:00etatik aurrera. Bidasoarrak azkenengo postuan amaituko dute lehen fasea, matematikoki ezin baitute sailkapenean gainetik duten Getxo B gainditu. Dena den, Txingudiko neska-mutilek gogoz ekingo diote asteburu honetako konpromezuari.

Txingudi eta Baztanek sub 14 mailako taldeak liga hasiko du asteburu honetan Gaztedi B taldearen aurka, Lakuako zelaian (Gasteiz), larunbatean 12:00etatik aurrera. Aurten, Gipuzkoako sub 14 txapelketa zazpi eta bost taldeko bi multzotan antolatu da. Txingudi/Baztan bigarrenean arituko da Gaztedi B, Hernani/Atlético B, Eibar/Arrasate/Mutriku eta Zarautz/Beltzak taldeekin batera.

Azkenik, igandean eskola izango da protagonista Logroñoko Pradoviejo zelaian. Bertan, tokiko taldea, Iruña eta Eibar izango dituzte aurkari Gipuzkoako federazioak antolatutako topaketan.

Argazkiak: Maila ezberdinetako taldeen partidak aurtengo denboraldian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude