Txingudiko gazteek Plaiaundi hartuko dute larunbat honetan

Argazkia: Gabiria Txingudi/Baztanek Gaztedi Bren aurka jokatutako partida. (Iturria: Txingudi Errugbi Kluba).

Txingudiko gazteek Plaiaundi hartuko dute larunbat honetan.  16 urte azpiko taldeak Uribealdea Gatikaren aurka jokatuko du 11:00etan eta 18a urte azpikoak Gaur Logística Ordiziaren bisita jasoko dute 16:00etan.

Gabiria Txingudi/Baztan 16urte azpikoek 2. fasea hasiko du etxean pasa den urteko txapeldunen aurka. Bizkaitarrek 4 partida irabazi dituzte lehenengo 6 jardunaldietan eta ez diote batere erraz jarriko mugako gazteei. 18 urte azpiko Txingudi/Bera Bera gaizki hasi zuen bigarren fasea pasa den astean Logroñon, eta emaitza txukuna egin ahal izateko puntuak lortzen hasi beharko du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude