Udal Gobernuak urgentziazko bilera egin du gaur Osasun Larrialdiak eragingo dituen prebentzio neurri berriak aztertzeko

Eusko Jaurlaritzaren aginduaren xehetasunak jakiteko zain, Udal Larrialdi Plana aktibatu da gaur

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia deklaratu duela eta Larrialdiari Aurre egiteko Bidea formalki aktibatu dela-eta, gaur goizean, Irungo alkate José Antonio Santanok Udal Gobernua bildu du gaur, urgentziazko bilera egiteko. Udal teknikariek ere parte hartu dute bileran, eta, bertan, egungo egoera aztertu da, Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako erabakiak errepasatu, eta erabakion ondorioz hirian hartu beharko diren neurri posibleak baloratzeko.

Gainera, egoera ikusita, gaur goizean, Udal Larrialdi Plana aktibatu da. Haren bidez, Eusko Jaurlaritzaren aginduaren xehetasunak jakiteko zain, beharrezkoak diren jarduketak koordinatzeko eta herritarrak informatzeko dituen baliabide guztiak aktibatuditu Udalak.

Azkenik, hartutako neurriak eta ezarritako eginbeharrak betetzeko eskatu die herritarrei Udalak, maskararen erabilera, segurtasun distantziak eta eskuen garbiketa zuzena azpimarratuta besteak beste

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude