Udal Kontserbatorioan matrikulazioek gora egin dute 2024/25 ikasturtean

Jon Ugarte Hezkuntzako ordezkaria Udal Kontserbatorioan izan da gaur goizean, Amaya Liceaga zuzendariarekin batera, Irungo Kontserbatorioak eta Musika eta Dantza Eskolak 2024/25 ikasturterako duten eskaintzaren berri emateko komunikabideen aurrean. Dagoeneko abian den 2024/25 ikasturtean, matrikulazioak gora egin du, Musika eta Dantza Eskolan 546 ikasle baitaude, eta Kontserbatorioan, 82.

Ordezkariak nabarmendu duenez, «Kontserbatorioa garrantzi handiko aktibo bat da Irunentzat. Urterik urte, ikasle ugari erakartzen dituela ikusten dugu eta, nola ez, hiriko plazak eta aretoak ikuslez betetzen dira antolatzen diren emanaldi guztietan».

Musika-tresna hauek jotzen irakasten da zentroan: pianoa, akordeoia, gitarra klasikoa eta elektrikoa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, klarinetea, saxofoia, oboea, fagota, txistua, tronpeta, tronboia, tuba, perkusioa eta bateria.

Zentroak 124 ikasle ditu abesbatzetan, eta talde hauek daude:

  • 3 orkestra (txikia, oinarrizkoa eta profesionala).
  • 2 banda (oinarrizkoa eta profesionala).
  • Musika taldeak: gitarra, akordeoia, trikitixa eta panderoa eta teklatuak.

Eta, jakina, gradu profesionalean eskatzen diren irakasgai guztiak: musika-lengoaia, abesbatza taldea, harmonia, analisia, auditiba, historia, ganbera-musika, informatika, etab.

Ikasturte honetako urteko planak oso proposamen erakargarria dakar Kontserbatorio barruan eta kanpoan eskainiko diren zenbait jarduerarekin:

  • Urriak 17, 18 eta 19: dantza barroko ikastaroa, Ludovica Mocaren
  • Urriak 25: ipuin musikatua, 4 eta 7 urte bitarteko ikasleentzat.
  • Urriak 25: harizko musika-tresnen entzunaldia (entzunaretoan).
  • Urriak 26: Irrisarrira irteera eskolako ikasleekin eta kontzertua 16:30etan.
  • Azaroak 2: errepertorioko entzunaldia (entzunaretoan).
  • Azaroak 15: zurezko haize-instrumentuen entzunaldia (zentroan).
  • Azaroak 15: masterclassak eta kontzertua Jéssica Reis akordeoilariaren
  • Azaroak 15 eta 16: trukea Santanderreko orkestra eta
  • Azaroak 21: Santa Zezilia eguneko kontzertua (entzunaretoan).
  • Azaroak 25, 26 eta 27: errepertorioko entzunaldiak (entzunaretoan).
  • Azaroak 29: piano-entzunaldia (entzunaretoan).
  • Azaroak 29: akordeoi-entzunaldia (entzunaretoan).
  • Abenduak 4: Gabonetako argiak
  • Abenduak 4: entzunaldia Oiasso
  • Abenduak 12: Kontzertua Amaia KZn Atzokoak abesbatzarekin.
  • Abenduak 16: harizko musika-tresnen entzunaldia (entzunaretoan).
  • Abenduak 19: kontzertua Amaia KZn eskolako abesbatzekin eta akordeoi-
  • Abenduak 20: pop-rock tailerraren entzunaldia (entzunaretoan).

Gainera, emanaldiak eskainiko dira hiriko adinekoen egoitzetan (data zehaztu gabe oraindik): kalejirak, erromeriak eta Gabonetako emanaldiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude