Irungo Udaltzaingoak, ostiral honetan, hilak 23, San Juan gauaren ospakizunetan gorabeherarik egon ez dadin, jakinarazten du debekatua dagoela surik egitea aldez aurretik Udaltzaingoari baimena eskatu eta lortu ez bada. Baimena eman zaien pertsonek suak egitean bete beharreko baldintzen zerrenda bat jaso dute, suarekin lotutako jokamolde arriskutsuak saiheste aldera.