Urdanibia plaza San Tomas eguneko ohiko ekitaldiak hartzeko atontzen hasi da. Izan ere, abenduaren 21ean, igandean, egun osoko egitaraua antolatu da, non musika, dantza eta kantuak protagonista izango diren. Bestetik, plazaren inguruan kokatu diren txosnei esker jana eta edana ziurtatuta egongo da. Dena den, eguraldiak laguntzen ez badu programazioak aldaketak izan ditzake eta hala jakinaraziko da udal kanalen bidez.
Nuria Alzaga lehen alkateordeak, Kultura eta Hiri Sustapenerako eta Ekonomia Sustapenerako ordezkariak, prentsaurrekoa eskaini du gaur Urdanibia plazan, San Tomas egunaren egitaraua aurkezteko. Ordezkariarekin batera 1 motako diabetesaren aurkako Mi Dulce Guerrero elkarteko Ana Esgueva, Elena Sanz eta Garbiñe Rodriguez, Irungo Txirrindulari Klubeko Juanjo Garagarza, Los Trankilos taldeko Unai González Tolosa eta Asier Arbelaitz, C. Waterpoloko Borja Furió eta Claudia Aguinagalde, Eraiki Dantza Tadeako Iñaki Otegui, Kemen Dantza Taldeko Naroa Zuazu eta Bidasoako Erlezainen Elkarteko Jesús Miquelez.
Nuria Alzaga ordezkariaren esanetan, “giro ona nagusituko da berriro Urdanibia plazan, San Tomas eguna dela eta”. Oso data berezia, adinekoek eta txikiek gastronomiaz, jarduerez eta tradizioez gozatzea ahalbidetuko duena, giro ezin hobean”.
Azoka berezia plazan
Ohikoa den bezala, 9:30etatik aurrera, Urdanibia plazan San Tomas Azoka tradizionala egingo da, eta, aurten, bertako produktuen 22 postu hartuko ditu, hala nola frutak, barazkiak, gaztak eta animalien erakustaldiak.
Azokatik haratago, plazan sei txosna egongo dira, C.D Behobia, Mi Dulce Guerrero Contra la Diabetes 1, Irungo Txirrindularitza Elkartea, Fanfarre Los Trankilos, Lapurtxulo Kultur Elkartea eta C.D Waterpolo Urgara Txingudi. Txosnak goizeko 10:00etatik aurrera irekiko dira.
Azokak lehiaketa klasikoak ere izango ditu, hala nola Fruta eta Barazki Lehiaketa, Animalien Lehiaketa eta Eskualdeko Ezti Lehiaketa. Sariak 12:30ean banatuko dira gutxi gorabehera.
Gainera, irundarrek Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak eta Bidasoako Erlezainen Elkarteak antolatutako erakusketa eta ezti tailerrez gozatu ahal izango dute.
Musika eta dantza tradizionalak, egun osoan zehar
Musikak eta dantzek Urdanibia plazako eszenatokia hartuko dute goizean zein arratsaldean zehar. Emanaldia eskaintzen lehena Txorimaloak soinu taldea izango da 11:00etan. Jarraian, Adaxka dantza taldeak lekukoa hartuko dio 11:30. Dantza pausutan jarraituz, Eraiki dantza taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute 12:00etan. Eguerdiko 12:30ean berriz, antolatutako lehiaketen sariak banatuko dira. Azkenik, 13:00etan Elatzeta Abesbatzaren emanaldiarekin itxiko da goizeko atala.
Arratsaldean berriz, 18:30ean eszenatokia Musika eta Dantza Eskola eta Udal Kontserbatorioko ikasleentzat izango da. 19:00etan Auntxa Trikitixa Taldearen txanda izango da. Ondotik, 19:30ean Ibarla Meaka Dantza Taldea eta Meaka Euskal Dantza Taldea arduratuko da giro jartzeaz. 20:00etatik aurrera Kemen dantza taldeak plazan dantzan jarriko du. Eguraldia txarra egiten badu, aurretik aipatutako jarduerak Uranzuko frontoi txikira eramango dira.
San Tomas egunari Burrunba Elektrotxarangarekin amaiera emango zaio 21:30etik 23:30etara emanaldia eskainiko duena. Dena den, Irungo Udaletik gogorarazi dute jarduerek aldaketak izan ditzakete baldintza meteorologikoak txarrak izanez gero. Ohiko udal kanalen bidez jakinaraziko da.
Trafiko-eraginak
San Tomas eguna dela eta, Irungo Udalak jakinarazi du 9:00etatik aurrera asteburuetako azokaren ohiko mozketa egingo dela. Autobusak Santa Elena kaletik San Juanera joan ahal izango dira, betiere jende pilaketarik ez badago.
Urdanibia inguruan Korrokoitz kalearekin jende pilaketa eratzen bada, ibilgailuak Korrokoitz kaletik plazara sartzea moztuko da. Aglomerazioa Urdanibia inguruan sortzen bada, Santa Elena kalearekin, ibilgailuak plazara sartzea moztuko da Santa Elena eta Dolores Salis kaleen bidegurutzetik.
Jendea pilatuz gero, plaza itxi egingo da, eta hiri autobus zerbitzuko L4 autobus lineako SJ Langileko eta Urdanibia plazako geltokiak bertan behera utziko dira.



