X. Bidasoa Txingudi Squash Saria jokatu zen pasa den asteburuan Artaleku kiroldegian

Joan den asteburuan X. Bidasoa Txingudi Squash Saria jokatu zen Artaleku kiroldegiko squash pistetan. Txapelketan 25 gizonezkok, 10 emakumezkok eta junior mailako 8 jokalarik parte hartu zuten. Lur-Alai Squash klubak antolatutako txapelketa izan da, klubak bere 10. urteurrena ospatzen duen urtean jokatu dena.

Emakumezkoen taulan, Elise Dulac Lur-Alaiko jokalari hendaiarra izan zen garaile. Erraz gainditu zituen bere partidu guztiak, baita finalekoa ere Begoña Yarza Irundarraren aurka jokatutakoa. Begoña, belaunean min hartuta iritsi zen finalera, eta ezin izan zuen behar bezala jokatu, baina ez zuen erretiratu nahi izan. 3.eta 4.postuetan, Benedikta Squash klub bizkaitarreko bi jokalari geratu ziren, Nagore Cirión eta Cristina Santamaria. Nesken taula, aipagarria izan ziren bi jokalari berri, bere lehen txapelketa izanik, maila ona erakutsi zutenak, Nahia Cortazar Lur-Alaiko kide donostiarra eta Leire Muñoz Benediktako Bilbotarra. Pixkanaka, emakumeak squashean eta txapelketetan parte hartzen hasiak diren seinale oparoa islatzen dute.

Juniorren taulari dagokionez, beste hiru jokalari berri izan ziren, lehen txapelketa jokatzeko aukera izan zutenak. Txingudi ikastolako bi irundarrak, eta emakumezkoen txapelduna izan zenaren (Elise Dulac) semea. Hiruek, erraketa eta pelotarekiko trebetasuna azaldu zuten, azkarrak eta finak aldi berean, squasherako dohain nagusienak ondo menperatzen zituztela argi erakutsiz. Hala ere, euskal herriko 4 jokalaririk onenak topatu zituzten aurrez aurre eta oraingoan behintzat ez ziren  final 1/4etik pasa. Markel Reguero FreeSquasheko jokalari Gasteiztarra gailendu zen finalean, Unax Mariezkurrena Lur-Alaiko jokalari Irundarrari 3 eta 0. Unax, Markel baino 4 urte gazteago izan arren, eta garapen fisikoan aldaketa nabarmenak izan, jokoan oso berdinduta joan ziren partiduan zehar, emaitza 3-0 izan arren, (12-10; 11-9; 11-8). 3.eta 4. postuetan, egoera antzekoa bizi zen, Urko Martin, San Juan Donibane kirol elkarteko iruindarra (15 urte) eta Aratz Vilas Benediktako Bizkaitarraren (10 urte) arteko norgehiagokan. Ezberdintasun fisiko handia egon arren, gazteek haien abiadura eta nerbioekin aurre egiten zieten, aurkari nagusien, indarra eta pilota azkarrari. Azkenean nagusiak gutxigatik gailendu zitzaien bi partidutan.

Gizonezkoen finalerdietan, Xabi Azaldegi Lur-Alaiko jokalari hernaniarrak, Aitor Yanguas Benediktako sestaoarrarekin topatu zen. Biak elkar ikusi ziren azken aldia, Euskadiko Masterrean izan zen eta Xabi izan zen garaile, beraz, oraingoan faborito bezala irudikatzen zuten denek, baino ez zen hala izan. 5.setera iritsi behar izan zuten partidu gogor batean, Aitor gailendu zitzaion, finalerako txartela eskuratuz. Bigarren finalerdian, Sergio Salgado eibartarra, errazago irabazi zuen Gorka Cincunegui Benediktako jokalariari (3-0).

Final gogorra eta oso parekatua jokatu zuten Aitor eta Segiok, epaileek zailtasun ugari topatu zituzten jokalarien artean asko oztopatzen direlako. Epaileek pisu eta ardura gehiago hartu zuten partidaren norabidean, eta horrek tentsioa igo zuen azken set-ean. Berez, azken tantoa, epaileak erabakitako erantzun batekin amaitu zen, Aitorren alde (3-2).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude