Xixa Oterminek Real Unión klubaren Urrezko Intsignia jasoko du larunbat honetan, Real Sociedad B-ren aurkako partidaren atarian. Atezain zarauztar ohiak, Real Unión Klubeko historian partida gehien jokatu dituen jokalariak, merezitako omenaldia jasoko du bere ibilbide osoagatik. Real Unión Klubeko Beteranoen Elkarteak ere parte hartuko du omenaldi honetan.
Xabier Otermin Jiménez (Zarautz, 1977) Real Unión Klubaren jokalari izan zen 14 denboralditan, bi etapatan banatuta, eta 444 partida jokatu zituen. Atezaina Real Unión Klubaren historia berrieneko arrakasten parte izan zen, hala nola, Errege Kopan Real Madril kanporatzea, Bigarren Mailara azken aldiz igotzea edo talde txuribeltzak 2014/2015 denboraldian lortu zuen Copa RFEF-ko titulua.



